Sinopsia
Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean. Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera...
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Juanjo Elordi
Gidoilaria: Edorta Barruetabeña
Ekoizleak: Juanjo Elordi, Alexander Mirgorodskiy, Ricardo Ramón González
Argazki zuzendaria: Ricardo Ramón González
Argazki laguntzailea: Lena Prozorova, Nikolay Lobzov
Arte zuzendaria: Ricardo Ramón González
Musika: Michael Plowman
Ilustratzailea: Iñigo Berasategi
Datuak
Irabaziak: 19.121,10
Ikusle kopurua: 3.374
Sariak
Sevillako Zinema Europarraren jaialdia
Giraldillo Junior Saria
2016