Azala

Haurralde: Etiopia

Sinopsia

Etiopian grabatutako 3 dokumental labur, GKE Haurralde fundazioarentzat ekoiztuak, Gipuzkoako Diputazioaren kolaborazioarekin. 

Alamitou: Egun normal bat Fichen, Etiopiako erdialdean. Alamitou nerabea goiz jaikitzen da eskolara joateko baina aurretik etxeko lanak egitera behartuta dago.

Asämara: “Lan egitera bidaliak”, “bizirik irautera egotziak”. Hau da gaur egungo Afrikan milioika umeek bizi duten errealitate gordina.

FGM: Urtero munduan organo genitalen erauzketa, erabatekoa edo zatikakoa, pairatu beharrean egoten dira bi milioi neska. Dagoeneko pairatu duten emakumeak 140 milioi inguru direla kalkulatzen da, belaunaldiz belaunaldi iraunarazitako mito eta sinesmenetan oinarritutako tradizioaren baitan, pairatu ere, Afrikan batik bat. Baina zenbait herrialdetan, Etiopian, adibidez, elkarte bat lanean ari da praktika hori erroiztu nahian, kontzientziazio sozialaren bitartez betiere.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Teaserra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jon Garaño, Raul Lopez

Gidoilaria: Jon Garaño

Ekoizleak: Jose Mari Goenaga

Argazki zuzendaria: Javi Agirre Erauso

Posprodukzio soinua: Iñaki Diez

Musika: Pascal Gaigne

Muntaketa: Raul Lopez