Sinopsia
Askatasun fisikoa eta psikologikoaren arteko gatazka plazaratu nahi du ‘Gartzela’ lanak. Ana alarguna (Iñake Irastorza) eta bere amaginarreba Martinaren (Arantxa Gurmendi) harremana da ardatza. «Mendeko egoera eta harreman batean bizi den pertsona bat gai al da egoera horri aurre egiteko? Anak aske dela uste du, baina preso bizi da. Etxe berean, eta herri txiki batean bizi dira. Gero eta itolarri handiagoa sentitzen du, baina konturatzerako preso dago», azaldu du Lizarraldek.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra