Sinopsia
SOKA EUSKAL DANTZA erakusketarako egina. Estreinaldia Biarritzen irailaren 10an, Santa Eugenieko kriptan.
Jean Ospital Biarritzen sortu zen, nahiz familia Makearra izan. Betidanik dantzari izan da. Parisen zegoelarik, jazz, dantza klasiko, Tirol edo Kurdistaneko dantza taldetan ari zen lanean. Luis Mariano-ren ikuskizunetako koreografietan ere parte hartu zuen. Geroago, Ivan Ospitaliev izenpean, mundu osoan ibili zen “Les Cosaques de la Mer Noire” errusiar eta ukraniar dantza konpainiarekin. Gorako jauzia egin eta airean hiru itzuli egiteko gai zen. Gaur egun Biarritzen bizi da eta hiri horretan daukan tailerrean, luzaz segitu izan du bere trebetasun eta zalutasuna erabiltzen dantza irakasle gisa. 82 urte dituela, ongi merezi duen erretretaz gozatzen da. Denbora ematen du bere bizi osoan zehar lagundu duten dantza pertsonaien zurezko eskulturak egiten.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala