Sinopsia
Iñigo Asensio kazetariaren Euskara Munduan dokumentalak mundua zeharkatuko du, bost kontinenteetako 14 herrialdetan profil ezberdineko euskal hiztunen testigantzak jasotzeko. Fedea, lana, ikasketak, kirola, musika, amodioa... Arrazoia, garaia edota adina edozein direla ere, euskara munduan zehar bizirik mantentzen duten protagonista multzo baten testigantzak jasotzen dira dokumental honetan, EUSKARA MUNDUAN izenburupean. Gure hizkuntzaren mundialtasuna azpimarratuko dugu garraiobide gisa, bere hiztunen, alegia, gure protagonisten egoeretan murgiltzeko. Jatorrizko euskaldunak batzuk, euskal jatorririk gabeko kanpotarrak beste batzuk, baina guztiek dute gure hizkuntzarekiko harreman estua. Hemen agertuko dira euren kezka nagusiak, ondorengotza linguistikoa utziko dutenak eta ez, etxerako itzulera deuseztatu dutenak eta urruntasunean euskaraz bizi direnak. Dauden tokian daudela, euskararen presentzia azalduko digute, baita bere hedapena bultzatzeko aurrera eraman ohi dituzten ekimenak ere.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Teaserra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iñigo Asensio
Gidoilaria: Iñigo Asensio
Ekoizleak: Iban Garate, Iñigo Asensio
Zuzendari laguntzailea: Ainhoa Anduaga
Zuzeneko soinua: Beñat Gantxegi
Musika: Iñar Sastre
Muntaketa: Iñigo Eraso, Iñigo Asensio

