Sinopsia
Bere dokumental berrian, Fermín Muguruza musikariak emakumeez soilik osaturiko "Zuloak" rock bandaren ibilbidea jarraitzen du, Euskal Herriko artista hauen lana eta garrantzia kulturala aldarrikatzeko.
Arrate Rodríguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu... eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut” aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta “experimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumentagileari, bere ahizpa Eiderren bidez.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Fermin Muguruza
Gidoilaria: Fermin Muguruza, Eider Rodriguez, Aritz Moreno
Ekoizleak: Natalia de Ancos, Amaia Apaolaza, Jone Unanua
Argazki zuzendaria: Aritz Moreno
Zuzendari laguntzailea: Natalia de Ancos
Zuzeneko soinua: Aitor Acosta, Karlos Osinaga
Posprodukzio soinua: Angel Katarain
Musika: Amanita
Muntaketa: Asier Garcia
Datuak
Irabaziak: 6.376,45
Ikusle kopurua: 1.358
Albisteak
Berria Gontzal Agote:
"Zuloak" eta "Baztan", euskal zinemaren uzta berria pantailetara - 2012/10/03
Berria 2012-09-25:
«Urtebete iraungo du Zuloak-ek» - Mikel Lizarralde
Berria 2012-09-23:
Muguruzaren konspirazioa - Mikel Lizarralde
Gara 2012-09-14:
Emakumeen matxinada dakar Zuloak taldeak bere filmaren soinu bandan - Ane Arruti