Sinopsia
1813an, Espainiako Napoleondar Gerren azken kapitulu gisa, Wellington dukearen tropek Donostia hartu zuten. Azkenean, hiria erreta eta suntsituta geratu zen, eta gaur egungo Abuztuaren 31 kaleko etxe gutxi batzuek baino ez zuten zutik iraun. Zenbait egun geroago, Donostiako gizon gailen batzuk bildu ziren Zubietan, eta hiria berreraikitzea erabaki zuten, eta espiritu ekintzailez, gaur egun indarrean dirauen plana jarri zuten mahai gainean: "Imita dezagun gure arbasoen eskuzabaltasuna, pairatu dugun hondamen izugarriagatik abaildu gabe…". Eta, zenbat aldatu gara ordutik? Nola bizi ginen 1813an eta nola bizi izan gara gaur arte? Pasadizoz eta bitxikeriaz jositako ikuspegi positibo, atsegin eta integratzailea duen film luze dokumental honi esker, nolakoak izan ginen, nolakoak garen eta izango garen ulertuko dugu, gaur egun bizirik dirauen hiri ireki, moderno eta berritzaile espirituarekin.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Joseba Ortega Saez
Ekoizleak: Izaskun Arandia
Argazki zuzendaria: Javi Agirre Erauso
Muntaketa: Guille Sanchez Mahave