Sinopsia
1813ko abuztuaren 31an, gerra napoleonikoen testuinguruan, armada "aliatuak" (Espainia, Ingalaterra eta Portugal) Donostiako harresiak suntsitu eta ordu arte frantsesen menpe egondako hiria hartu zuen. Bretxa eraso eta indar okupatzailea garaitu ondoren, arpilatze, sute, bortxaketa eta heriotza kanpainari ekin zitzaion. Ustez hiriaren askatzea izango zena, babesik gabeko biztanleriaren aurkako zigorra bihurtu zen indar aliatuen eskutik. Hiritarrek pairatu behar izan zituzten garaiko liskar belikoaren ondorioak. X. Estévez historialariaren hitzetan, garaiko hiru inperio nagusiak aurrez aurre jarri zituen gatazka hark: inperio emergentea, ingelesa, haren aurkaria zen frantsesa, eta gainbehera kronikoan zegoen espainiarra.
Hizkuntza: Euskaraz
Aktoreak
Ahotsak: Andrea Etxaniz Aurkezleak: Andrea EtxanizFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Ruben Marcilla
Gidoilaria: Angel Rekalde
Posprodukzio soinua: Juan Felipe
Musika: Jose Inazio Ansorena

