Sinopsia
Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Pablo Dendaluze
Gidoilaria: Pablo Dendaluze, Josu Iztueta
Musika: Juanto Zeberio Etxetxipia



