Sinopsia
Dokumental honek Bilboko kaleak zeharkatzen ditu, jendearen eguneroko bizimodua eta ohiturak islatuz. Irudiek Bilboko Alde Zaharraren errekuperazioa erakusten dute, 1983ko uholdeen ostean. Irudietan, alde batetik, 1983ko abuztuko uholdeak ikusi daitezke; eta bestetik, hiriburuan izandako hainbat ekitaldi agertzen dira: Santa Ageda Eguna, Plaza Berriko azoka, Gabonak, Bilboko Athletic Cluben Gabarra Nerbioi ibaian talde bizkaitarrak Liga irabazi zuen urtean eta Aste Nagusia.
Pelikula
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Pedro Olea
Gidoilaria: Pedro Olea
Argazki zuzendaria: Javier Agirresarobe
Muntaketa: Alberto Magan
Sariak
Ciudad de Huesca Film Laburren Nazioarteko Jaialdia
Espainiako film labur onenari eskainitako Jinete Ibérico saria
1985