Sinopsia
Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta dituen egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren ostean Euskal Herrira itzuli den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Ziegako bakardadean bere burua topatu nahian ari dena. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra txikiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho. Itsasoaren Alaba eta Sagarren Denbora filmekin hasi zen trilogia betetzera dator Barrura Begiratzeko Leihoak.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo
Gidoilaria: Mireia Gabilondo, , Txaber Larreategi
Ekoizleak: Josu Martinez
Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon Altuna
Arte zuzendaria: Satur Idarreta
Produkzio zuzendaria: Iser Manzarbeitia
Zuzeneko soinua: Beñat Gantxegi
Musika: Pascal Gaigne
Muntaketa: Maialen Sarasua