Sinopsia
SOKA, Euskal Dantza erakusketa. Estrenaildia irailaren 10an, Miarritzeko Sainte-Eugenie elizako kriptan.
Euskal dantzaren hainbat zati eta urrats airean iragaten dira: zazpi jauzi, muriskak, antrexatak, frexat. Aldaera gehien daukan euskarazko hitza tximeleta da: pinpilinpauxa, jinkoarenoiloa, inguma, berrionzalea. Baliteke bi erreferentzia hauek lotuak izatea. Puntu komun bat bederen badute: arintasuna. Gure jauzirik zaharrenetan, gure hizkuntzan bezala, airea okupatu, lurra istant baterako utzi eta… gora altxatzeko nahia aurki daiteke. Arintasunaz omenaldi bat da dantza horiei bezainbat, euskarari ere.
Atari ofiziala