Azala

Aizea, City Of The Wind

Sinopsia

Aizea, haizearen hiria, irudimenezko leku bat da. Bertan, elementu errealak errealismo magikoari dagozkion horiekin nahasten dira. Aidak, istorioaren protagonistak, bere herrixkako tradizioarekin hautsi du atzerritar batekin ezkontzean. Jainkoek eta herrian igartzen den beldurrak haize-bolada izugarria sorrarazten dute Aida ezkontzen den egunean, eta gertakari horren eraginez haizeak eramaten du senarra. Protagonista pazientzia handiz senarra noiz agertuko zain, bere semea Raúl aingeruz betetako mundu magiko eta errugabe batean murgilduta, eta atzerritar baten ezusteko agerraldia, horrek guztiak, marmarrean etengabe ari da haizearekin batera, erronka joko die lehenaldi itogarri batean bizitzeko, pertsona horien patua aldatzeraino.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Trailerra


Aktoreak

Laura Bayonas - Dantes Sivilla - Edwin Borques - Andrew Aguayo - Vira Montes

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ione Hernandez

Gidoilaria: Ione Hernandez

Ekoizleak: Ralf Weinfurtner

Argazki zuzendaria: Daniel Araño

Musika: Susan Hurley

Muntaketa: Andrea Zondler

Sariak

Big Bear Film Festival (California)
Film Labur Onena
2001

Latino Hollywood Film Festival (California)
Film Labur Onena
2001

Segundo de Chomon Saria
Film Labur Onena
2001

Segundo de Chomon Saria
Argazki onena
2001