Sinopsia
Alabama, Goierriko herrixka malapartatu batetan aspaldian gertatutakoetan dago oinarriturik. Alaba hogeitabost urteko koitada ñañoa duzu, ama, arrangurak jotako emakume behartsua, eta amona, berriz, arima anker eta zapaltzailea. Fede kristaua galbide duen apaiza ere begien artean trabatuko zaizu. Zein izango den gizagaixo hauek ordaindu beharreko patua?. Intxisuaren arrastorik egin kontu.