Azala

Adarbakar Txikiaren Kondaira

Sinopsia

Itsaspeko etxetik ihes egin eta gero, adar txikia itsas azalera atera da, lagun berriak bilatzeko asmoz. Handik gertu, arrantzale herrixka txiki bateko arrantzaleek itsasora joan behar izan dute, janari bila. Herriko haurrak bakarrik gelditu dira eta, ondoko basoan jolas egitera joan direnean, munstro batzuek eraso egin diete. Nahaste-borraste horren guztiaren erdian, mago bat azalduko da eta adar bakar beldurgarri batek beren gurasoen itsasontziak hondoratu dituela esango die haurrei. Alaba desagertu delako haserre dago adar bakarra, eta arrantzaleak jo ditu erruduntzat. Hain zuzen ere, haurrak izango dira hurrengo biktimak. Piztiaren haserrea baretu dezakeen gauza bakarra inozente bat ofrendatzea dela adierazi du magoak, eta Marina neskato txikia proposatu du. Marinak abesti baten bidez baretuko du adar bakar maltzurra eta itsaspera joango da, harekin batera, adar txikia bilatzeko asmoz. Han, gurasoak eta gainerako arrantzaleak aurkituko ditu, piztiaren haserrearen biktimak. Herriko lagunek adar txikia herrian agertu dela eta harrapatu egin dutela esango diote, botila batean bidalitako mezuan. Orduan, adar txikia eta arrantzaleak elkartrukatzea proposatuko dute haurrek. Onartuko al du proposamena animalia harroak?






Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Maite Ruiz De Austri