Sinopsia
“1983, Euskadi Urperatuta” 60 minutuko dokumental bat da non 1983ko uholdetan egondako istorio pertsonalak kontatzen diren. Berrikuste hau elkarrizketen bidez egiten da, eta lehenengoz, fikzioz berreraikiz gertatutakoak. Teknika honekin narrazioari indar eta hunkiberatasun gehiago ematen zaio.
Istorio pertsonalez gain dokumentalak profesionalekin elkarrizketak ere baditu (historialariak, meteorologoak, gobernuko arduradunak, udaleko agintariak, suhiltzaileak, irrati esatariak, telebista kamerak, argazkilariak…) uholdeak nola eta zergatik gertatu ziren, eta are gehiago, berriz gertatu ahal daitezken azalduko digutenak.
Atari ofiziala
Trailerra
Pelikula

