Azala

Sagarren denbora

Sinopsia

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Dokumental honen egileen bigarren lana izan da "Sagarren denbora". Honen aurretik Itsasoaren alaba egin zuten, GITE-IPESen Julio Araluze beka baliatuz. Triologia bat egiteko asmoa dutela adierazi dute dokumental hauen aurkezpenetan. Hirugarren lana euskal preso politikoen ingurukoa izango dela esan dute.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Josu Martinez, Txaber Larreategi

Gidoilaria: Josu Martinez, Txaber Larreategi

Ekoizleak: Txema Uriarte, Haizea Belza

Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia

Musika: Arkaitz Miner