Sinopsia
Dokumentalak aingira bizi duen egoera larria eta europar administrazioak onartutako araudiak erakusten ditu. Arau horiek espeziea zein arrantza eredu iraunkor bati lotutako ekonomia babestu nahi dituzte.
“AINGIRAREN BIDAIA: espezie baten susperraldirantz dokumentalak aingiraren ziklo biologikoa zehaztasunez kontatzen du. Sargazoetako itsaso sakonean jaio, Bermuda uharteetatik hurbil, eta Europako eta ipar Afrikako kosta ozeanikoetara zuzentzen da, erreketako ur gozoetan hasi eta sexu-heldutasuna lortzen duen arte. Itsasoko ur gazira itzultzen da gero hamar mila kilometrotako bidaia egiteko, jaio zen itsasora iritsi, erreproduzitu eta bere bizitza-zikloa bukatzeko.
Baina espeziea mehatxatuta dago. Herrialde atlantiko ezberdinetako zientzialariak aingiraren bizi-iraupena arriskuan jartzen duten zergatiak azaltzen dituzte dokumentalean. Horietatik, bi dira nagusi: asiar kontsumoak eragindako eskaeraren ondorioz gertatzen ari den gehiegizko arrantza batetik, eta ingurumen erasoak bestetik.
Deskargatu gidoia PDF
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Joselu Castro, , Patrick Luzeux
Ekoizleak: David Berraondo, Fréderic Tyrode Saint-Louis
Muntaketa: Joselu Castro

