Sinopsia
Buruko gaixotasunen ondorioz, Adrian (Unax Ugalde)ospitalean sartu behar izaten dute aldian-aldian. Hogeita bost urteko gizonerakargarria da, familia onekoa eta umezurtza, ama galdu zuenetik. Aita emakumebatekin bizitzera joan eta familiaren etxe hutsa bere izenean utzi duela esandio haren abokatuak. Minduta eta zer esan ez dakiela hartu du albistea.Traiziotzat hartu du erietxean zegoen bitartean aitak hartutako erabakia. Gauhorretan, Gonzalok (Javier Pereira), bizimodua delitu izatetik gertu daudenlanekin ateratzen duen nerabeak, txatartegi batean hustu du kamioia. Lanakobratzeko orduan, adostutakoa baino gutxiago ordaindu dio arduradunak, sarrigertatu ohi den moduan. Horren ama, Raquel (Marisa Paredes), kale prostituziotikbizi da, eta bien arteko harremana gero eta zailagoa da, alkoholarekin arazoakbaititu. Gainera, amarengandik arbuioak bakarrik jasotzen ditu. Adrianezagutzen duen gaua hirurek inoiz imajinatu ez duten egoera baten abiapuntuaizango da.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Pablo Malo
Gidoilaria: Pablo Malo
Ekoizleak: Luis Goya
Argazki zuzendaria: Pablo Rosso
Arte zuzendaria: Peio Villalba
Arte laguntzailea: Fernando Areal, Rafa Ferreiro
Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria
Produkzio burua: Axier Perez
Script-a: Asier Andueza
Zuzeneko soinua: Pablo Bueno
Posprodukzio soinua: Raul Lasvignes
Musika: Aitor Amezaga
Muntaketa: Antonio Perez Reina
Jantziak: Cristina Rodriguez
Makillajea: Sylvia Imbert
Ile-apantzailea: Patricia Rodriguez
Sariak
Espainiako Zinemaren Akademiaren Goya Sariak
Zuzendari berri onena
2005

