Sinopsia
KAIN izeneko pirata ontzia. Altxor bat harrizko buru baten barruan gordea, itsasoaren erdian. Marrazoz jositako itsasoa. Karramarro itxura duen uhartea; itsaslabar izugarri bat da sarbide bakarra. Pagoda itxura duen taberna. Loro biltegi bat, itsaslabarretik zintzilik... eta gaztelu ikaragarri bat harkaitzaren gainean. “Karramarro” da, KARRAMARRO UHARTEA. Piratak bihotz onekoak dira, ahots eta belarri ona dute gainera. Altxorrak bilatzen dituzte, esklabo trafikatzaileen aurka borrokatzen dira eta, batez ere, abestu egiten dute. Dantzan ere badakite, eta musika jotzen dute. Denek DIMITRI KAPITAINAK izan ezik, gure protagonistak. Dimitriri kukuak oker jotzen dio, abesten ez dakien “Karramarroko” pirata bakarra baita. Dimitrik loro bat aurkituko du, ahots miragarria eta ahalmen magikoa dituena. Hura da Macaosen, esklabo trafikatzaileek hil zuten pirata handiaren altxor izugarria aurkitzeko arrasto bakarra. Loro magikoari jarraituz, Dimitrik aurre egin beharko die esklabo saltzaileei, bizirik irtengo da ekaitza ikaragarri batetik eta altxorra aurkituko du... Zertarako? LORELEY izena duen neska pirata gazte baten eskuetan galtzeko. Dimitrik ausarta dela frogatu beharko du eta, abesten ez dakien arren, Loreley salbatuko du trafikatzaileen atzaparretatik, esklaboak askatuko ditu eta KARRAMARRO UHARTEA berreskuratuko du piratena eta musikarena izaten segi dezan.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Inazio Mujika, Joxean Muñoz, Txabi Basterretxea
Gidoilaria: Joxean Muñoz, Inazio Mujika
Ekoizleak: Iñaki Gomez
Argazki zuzendaria: Eduardo Elosegi
Arte zuzendaria: Karmele Huegún
Produkzio zuzendaria: Gurutze Peñalva
Zuzeneko soinua: Imanol Alberdi
Musika: Anjel Illarramendi
Muntaketa: Juanba Berasategi
Ilustratzailea:
Datuak
Irabaziak: 86.264,43
Ikusle kopurua: 23.533

