Azala

Mende Bat Eta 90 Minutu

Sinopsia

San Mames estadio mitikoaren mendea omentzeko egindako dokumentala da, Unai Larrea kazetariak zuzendutakoa. Bertan, Katedralean bizitako partidu historikoen irudiak eta 80 pertsona baino gehiagori egindako elkarrizketak biltzen dira. Hauek pertsonai publiko eta anonimoak dira (politikoak, idazleak, musikariak, sozioak...), denak Club-arekin, Bilborekin eta estadioarekin erlazioa daukatenak. Bilboko Guggenheim Museoan estreinatu zen eta Bizkaikko zine batzuetan emititu da, baita Canal + eta Eitb katean ere.

Athletic Club-ek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Baleuko produktorak eman die dokumentalari forma eta ETB-k koproduzitu. "Mende bat eta 90 minutu" Athletic Cluben zelai zaharraren historia berrikusten duen dokumentala da. Bere lanaren ardatza gehienbat San Mamesen filmatu izan diren garai berdineko zenbait Athletic Clubeko eta talde aurkari bateko jokalarien topaketa da. Artxiboko irudiak, zenbait erabat harrigarriak, eta pertsonai publiko eta pribatuei (politikariak, idazleak, musikariak, bazkideak …) egindako elkarrizketak biltzen ditu elkarrizketak.

San Mames futbol zelai zaharraren historia hainbat elkartzekin gogoratzen da, non gehienak estadioan bertan grabatuak diren, Atlhetic-eko jokalari baten eta talde aurkariko jokalari baten artean. Artxiboko irudi asko agertzen dira, batzuk ahaztuta momentuak direnez harrigarriak dira.

Dokumentaleak honako hauek hartu dute parte: Johan Cruyff, Iker Casillas, Xavi Hernández, Vicente del Bosque, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, José Ángel Iribar "Txopo", Rafa Iriondo, Txetxu Rojo, Joseba Etxeberria, Ángel María Villar, Julen Guerrero, Josu Urrutia, Carmelo y Andoni Cedrun, Javier Clemente, Luis Fernández, Andoni Goikoetxea, Iñigo Liceranzu, Peio Uralde, Jesús Mari Zamora, Carlos Gurpegui, Iñaki Sáez, José Eulogio Gárate, Joaquín Alonso, Rafa Guerrero, Nerea Onaindia, Susana Guerrero eta Juanluk (San Mameseko azken goleatzaile ofiziala) hartu zuten parte elkartze horietan. Horrez gain, elkarrizketatuen artean Jose Luis Bilbao, Iñaki Azkuna, Antonio Basagoiti, Jone Goirizelaia, Joaquin Almunia, Kepa Junkera, Kirmen Uribe, Anton Barrutia edo Eneko Atxa ere badaude.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Unai Larrea

Gidoilaria: Unai Larrea

Ekoizleak: Eduardo Barinaga

Produkzio zuzendaria: Idurre Cajaraville

Muntaketa: Iban Gonzalez