Sinopsia
Euskal Herrian zein kanpoan futbolaren ikono bihurtu zen Txopo Iribar ardatz duen lana da; haren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakondu asmoz ekoiztutakoa. Iribarrekin batera, Athleticen aritu diren hainbat jokalarik hartu dute parte filmean: hala nola, Javier Clemente, Julen Guerrero, Daniel Ruiz-Bazán, Peio Agirreoa eta Andoni Zubizarreta. Horiekin batera agertuko dira ere gaur egun Athleticen atezain diren Mariasun Quiñones, Unai Simon eta Alex Padilla; eta baita bi jokalari eta entrenatzaile ohi, Manolo Delgado eta Jorge Valdano, ere. Bestalde, Benito Lertxundi abeslariaren, Jon Maia bertsolariaren, eta Estatu mailan kirol kazetaritzan aitzindari izan zen Sarita Estevez bilbotarraren testigantzak bildu dituzte, baita Zarautz Kirol Elkarteko eta Arrankudiagako Escalza peñako kideenak ere.
Hizkuntza: Euskaraz

