Azala

Esna kanta

Sinopsia

Bideoklip musikal bat bezala hasi zen... Eta azkenean dokumental bihurtu zen.


Eñaut Elorrietak Fantasia (2022) diskorako sortutako eta Aitor Etxeberriak ekoitzitako Esna kanta abestiaren erraiak erakusten ditu dokumental honek. Bidaia luze baten kontakizuna da, prozesu artistikoan zehar artistek batak besteari bidali zizkioten audio mezuen bitartez kontatzen dena; geroago batuko zitzaien Iñigo Astiz idazlea, abestiaren hitzen egilea. Ezohiko logika narratiboa duen lana da; ahotsa abestia sortzeko prozesuaren une erreal bati dagokio (une horretan ez zegoen aurreikusita dokumental hau egitea), eta irudiek off modura funtzionatzen dute, abestiak sortzeko prozesuaren azkeneko fasean grabatu baitziren. Horrela, modu harrigarrian, dagoeneko amaituta zegoen une baten berezkotasuna eta naturaltasuna erreskatatzen dira. Lan hau sorkuntza prozesuan alde batera utzi ohi dugun guztia atzematen saiatzen da: erabakiak, adiskidetasuna, bulkada, pasioa, izerdia, errepikapena, maitasuna... Sorginkeria bat fabrikatzeko gakoak, edertasunaren atzean ezkutatzen den lana.


Protagonistak: Eñaut Elorrieta, Iñigo Astiz, Aitor Etxeberria



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Arriguri