Sinopsia
SINOPSIA
Azkenean hasi da emakumeen ahotsa zineman entzuten. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental honekin ospatzen dugu, gaiaren ikuspegi unibertsala dakarkiguna.
Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean barrena eramanen gaituzte, emakumeek zuzendutako zinemaren bidez, eta haien filmen gaiak, pertsonaiak, haienbegirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakusten dizkigute.
Aitzindariak ezagutuko ditugu, eta azken jaialdietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beteranoen edo gazteen lanek harrituko gaituzte.
FILMARI BURUZ
Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren ARNASA BETEAN. A PULMON dokumental-film luzea, hogei euskal zinemagile protagonista dituena, mundu-mailan estreinatuko da 2023ko irailaren 22tik 30era bitartean eginen den Donostiako 71. Nazioarteko Zinemaldian. Filma irailaren 26an, asteartean, proiektatuko da Victoria Eugenia Antzokian, Euskal Zinemaren Galaren barnean, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatuko da. Sariketak 20.000 euroko saria izanen du filmaren ekoizleentzat.
2022ko iraila eta abendua bitartean filmatu zen Euskal Herriko hainbat herritan (Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel, Iruñea, besteak beste), Madrilen eta Menorcan. Arnasa betean. A pulmon filmak atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileek egindako zinean murgiltzea proposatzen du: Maria Elorza (A los libros y a las mujeres canto), Maider Oleaga (Muga deitzen da pausoa), Arantxa Echevarria (Carmen y Lola; Chinas), Mireia Gabilondo (Kutsidazu bidea, Ixabel; Amaren eskuak; Erlauntza), Lara Izagirre (Nora; Un otoño sin Berlin), Alauda Ruiz de Azua (Cinco lobitos), Ana Diez (Todo está oscuro; Ander eta Yul), Esti Urresola (20.000 especies de abejas), Leire Apellaniz (El ultimo verano), Iratxe Fresneda (Tetuan), Helena Taberna (Nagore, La buena nueva, Yoyes), Isabel Herguera (Amore D'Inverno, El sueño de la sultana), Bego Vicario (Pregunta por mi), Izibene Oñederra (Lursaguak), Ana Murugarren (La higuera de los bastardos), Marina Lameiro (Young & Beautiful, Dardara), Arantza Santesteban (918 GAU), Maddi Barber (592 metroz goiti), Maite Ruiz de Austri (El regreso del viento del norte; ¡Qué vecinos tan animales!).
Bere filmen gaiaren, begiradaren, ametsen, aurrera atera beharreko ahaleginen eta, batez ere, zinemari egindako ekarpenaren aitzinean gaude. Bidaia honetan hiru urpekari ditugu gidari: Erea Lopez, Lara Larrañaga eta Ainhoa Incognito. Filmak Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko ikertzailearen analisia ere jasotzen du, eta Ur Joko Elkarteko (Donibane Lohizune) Elorri Arin, Morgane Baud, Ainhoa Etxenik eta Ihintza Urtxegi arraunlariak ditu tartean.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufia
Ekoizleak: Ane Antoñanzas
Argazki zuzendaria: Ruben Crespo
Zuzeneko soinua: Unai Gimenez
Posprodukzio soinua: Xanti Salvador
Musika: Olatz Salvador
Muntaketa: Amaia Merino