Sinopsia
Orri zuriak betetzen dokumentalaren abiapuntua Maddalen Laburu historialariak burututako gerra zibila eta frankismo garaiko (1936tik 1945era) Astigarrako biktimei buruzko ikerketa-lana da. Ikerketa-lan horretan 1936tik 1945erako epealdiko biktima astigartarren zerrenda osatu zuen. Ikerketa hori Astigarragako memoria historikoa berreskuratzeko 2017ko beka-deialdiaren markoan bideratu zen, “Memoria historikoaren ikerketa eta berreskuratze beka. 1936ko Estatu Kolpea, Gerra Zibila eta frankismoa Astigarragan†izenekoaren baitan.
Bada, dokumetala Gerra Zibileko eta Frankismo garaiko biktima izan ziren astigartarrei hitza emanez osatu dute, haien aitortza eta erreparazioa lantzeko asmoz.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra