Sinopsia
Dokumentalak mendeetan Getariak izan duen nortasuna azaleratu nahi du. Itsasotik sortutako herria. Itsasoari begira egon dena. Itsasoak biziberrituko duena. Bizitzeko, sentitzeko, harremantzeko, maitatzeko modu bat. Herri izaera bat. Berezia eta bakarra. Getariarena. Euskaldunona. Iragana, oraina eta etorkizunak bat egiten dute ikus-entzunezkoan. Transmisiorako olatua. Hura hartu eta ondorengoekin batera norabide berean hartu nahi den olatua.
Itsas-munduarekin harremantzera bultzatu nahi du ikus-entzulea. Itsasoa oso zabala dela eta guztiok bustitzen gaituelako. Itsasoa balorean jarri nahi da, emakumeen egoera iluna argitara eman, etenik gabeko balio katea dela azaleratu, aldaketa sozio-ekonomikoa, artea… Itsasoa ardatz hartuta gizartean dauden arrakalak bistaratu eta ura bide egokia hartzera eraman. Finean, itsasoak bizi gaitu. Itsasoak biziberrituko gaitu. Zer egin herria itsasora begira jartzeko?
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra


