Sinopsia
Neska ausart batek (Maisie Brumble) eta itsas munstroen ehiztari ospetsu batek (Jacob Holland) indarrak batuko dituzte piztia boteretsu bat aurkitzeko.
Piztia beldurgarriak itsasoak zeharkatzen zituzten garaietan, munstro-ehiztariak benetako heroitzat hartzen ziren, eta inork ez zuen Jacob Holland handiak baino laudorio handiagorik jasotzen. Baina Maisie Brumble polizoi gaztea Holland-ren itsasontzi ospetsuan sartzen denean, honek neska onartu beharko du aliatu gisa. Elkarrekin, historia egingo duen bidaia epiko bati ekingo diote esploratu gabeko itsasoetan barrena.
Netflix streaming plataformak euskararabikoiztutako lehen filma , Bilboko Mixer enpresaren bidez.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Chris Williams






