Azala

Hitzak

Sinopsia

1966. Ipar Euskal Herriko Bizkarsoroko herrixkan, lau gaztek hitz batzuk aurkitu dituzte mendian lurperatuta. Euskarazko hitz zaharrak. Herrian, gero eta gutiago mintzatzen da hizkuntza hori. Gazteak frantsesez ari dira. Michellek 21 urte ditu, eta ez ditu ulertzen. Bere familian aspaldi ez da hizkuntza hori hitz egiten.


Ama (2017), Anti (2019) eta Subandilla (2021) film laburren jarraipena, BIZKARSORO PROIEKTUAren baitan. 

Obra bakarreko lau pieza proposatu ditu, oraingoz, Josu Martinezek; Baigorri herrian filmaturiko lau film-labur: Ama (2018), Anti (2019), Subandila (2021) eta Hitzak (2022). XX. mendeko garai ezberdinetan, Bizkarsoro izeneko fikziozko herri batengertakariak kontatzen dizkigute, Euskal-Herriko herri ttipi batek XX. mendean ezagututako aldaketa soziolinguistikoak aipatzeko. Epe luzerako helburu gisa, film hauetarik haratago doa egitasmoa, helburua bost labur egitea baita, denak Baigorriko herriaren inguruan.



Hizkuntza: Euskaraz



Teaserra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Josu Martinez

Gidoilaria: Josu Martinez

Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia

Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo Alijo

Posprodukzio soinua: Xanti Salvador

Musika: Joserra Senperena

Muntaketa: Alex Argoitia