Sinopsia
Pirinioak oinez zeharkatzenzituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera(Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahidiegu iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egitekobidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeak, askotan 12 urtetik beherakoak,familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta,diru pixka bat irabazteko.
Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtuarte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzezjantzita joategatik esaten zitzaien Ainarak.
Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX.mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzenzituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migraziomasiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Teaserra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Ritxi Lizartza, Juan San Martin
Gidoilaria: Marga Gutierrez
Ekoizleak: Ritxi Lizartza, Rosa Garcia Loire
Argazki zuzendaria: Quim Torrens
Produkzio zuzendaria: Cris Fraile
Posprodukzio soinua: Miguel Hualde
Muntaketa: Eider Ballina