Azala

Irati

Sinopsia

Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, izena duen guztia bada.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo

Argazki zuzendaria: Gorka Gomez Andreu

Arte zuzendaria: Mikel Serrano

Posprodukzio soinua: Iosu Gonzalez

Musika: Aranzazu Calleja

Muntaketa: Paul Urkijo Alijo

Jantziak: Nerea Torrijos


Sariak

Fantaspoa - Porto Alegreko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia
XIX. edizioko Zuzendari Onena
2023

Sitgesko Jaialdia
Publikoaren Saria
2022

Sitgesko Jaialdia
Efektu berezi onenen saria
2022

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
Publikoaren Saria
2022

Malagako Fancine jaialdia
Prentsak ebatzitako Gato Rabioso saria
2022

Malagako Fancine jaialdia
Efektu Berezi Onenen saria
2022