Sinopsia
Mikelek bizimoduz aldatzea erabaki eta senide urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinara joan eta bertan bizitzen jartzeko. Alabaina, berehala ohartuko da Chelo bere osaba ludopata atsegin eta edalea baino ez dela, eta ezin diola ezer eskaini. Horrez gainera, dena korapilatu egingo da Amuma Dolores –Cheloren ama– hamar urteko lozorrotik esnatzen duenean Mikeli sehaska-kanta bat euskaraz abesten entzun eta Juanitorekin –bere anaia eta Mikelen aitonarekin– nahasten duelako. Hortik aurrera, herri osoa kontzentratu egingo da Doloresi sinetsarazteko 50eko hamarkadan eta bere jaioterrian –Bermeon– jarraitzen duela. Chelo eta Begoñaren –elkarrekin gaizki moldatzen diren Doloresen bi seme-alaben– bitartekari gisa jokatu beharko du Mikelek, Inésen –Amuma Doloresen zaintzaile alaiaren– laguntza eta konplizitatearekin.
70. Donostia Zinemaldian ZINEMIRA ataleko irekiera filma izan zen.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Jabi Elortegi
Gidoilaria: Xabi Zabaleta, Arantxa Cuesta
Musika: Fernando Velazquez
Muntaketa: Raul Lopez
Sariak
Chicago Latino Film Festival
Publikoaren Saria | 39. edizioa
2023