Sinopsia
Gesto 30 urtez bakearen alde eta Euskal Herriko indarkeriaren aurka lan egin zuen euskal bakezaletasunaren memoriaren aldeko bidaia bat da. Bakearen Aldeko Koordinakundeko protagonistek iraganeko irudiak ikusiz egiten duten bidaia honek proposamen bat egiten dio ikusleari: erakunde bakezalearen oinarriak, ekintzak eta printzipio etikoak gaur egun indarrean jarraitzen dutela deskubritzea, hain zuzen. Filmaren xedea zera da bereziki, indarkeriaren aurka modu baketsuan agertu ziren eta pertsona guztien Giza Eskubideen errespetua defendatu zuten herritar guztiak omentzea.
PARTE-HARTZAILEAK: Isabel Urkijo, Jesus Herrero, Itziar Aspuru, Maite Leanizbarrutia, Xabier Askasibar, Javier Alcalde, Txema Urkijo, Maria Guijarro, Patxi Elola, Itziar Zubia, Begoña Casado, Imanol Zubero, Amagoia López, Eider Huertas, Edorta MartÃnez, Maria Josefa de Istúriz eta Maria Luisa Sampil.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra