Sinopsia
LOREAK BELAUNETAN. Kulturaren zazpi ahots gazte. 38 minutuko dokumental bat, zazpi artistaren bizipenak eta ametsak kiribilduz ondua. Oihana Arana poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren musikaria; Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria; Dom Campistron irudigilea; Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista; Iker Maguregi zinemagile eta musikaria; eta Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria dira protagonistak. Denak murgildu dira kultur munduan azken urteotan: batzuek ogibide bihurtu dute kultur jarduna; beste batzuek ez. Orainaldiak opa dienaz eta etorkizunari eskatzen diotenaz mintzo dira den-denak.
IDEIAK ETA ELKARRIZKETAK: Amagoia Gurrutxaga
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Albisteak
Berria 2022-06-21:
Sorkuntzaren lokatzak - Iñigo Astiz
Sustatu 2022-06-21:
Loreak Belaunetan: dokumentala sortzaile gazteen etorkizunaz -
Zinea.eus 2022-06-20:
"Loreak belaunetan" lanaren aurrestreinaldia, gaur, Donostian - Erredakzioa
El Diario Vasco 2022-06-20:
Kulturako zazpi ahots gazteren lekukotza -
















