Sinopsia
Zer gertatzen da zientziak eta erlijioak bat egiten dutenean? Galdera horren bueltan sortu du Maider Fernández Iriartek (Donostia / San Sebastián, 1988) ‘Fe’ film laburra. Sofiari Ama Birjina agertu zitzaion. Gero, Lurdesera joan zen, eta gaitz sendaezin batetik sendatu zen. Beste garai batean eta beste leku batean, mediku-talde bat haren kasua aztertzeko bildu da. Zer gertatzen da zientziak eta erlijioak topo egiten dutenean? Parte Hartzaileak: Alai Goñi, Blanca Morera, Maria Josw Dronda, Joxemari Arrinda, Jenifer Gomez, Mari Carmen del Hierro, Nora Etxabeguren, Maria Luisa Garces, Elisa Perez.
Kimuak egitasmoaren 2022ko katalogoan hautatutako lana.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Teaserra
Sariak
Malagako Jaialdia
Epaimahaiaren Aipamen Berezia (dokumental laburren sail ofizialean)
2022
Malagako Jaialdia
Film labur dokumentalen ataLA | Epaimahaiaren Aipamen Berezia
2022