Sinopsia
Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo†heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean.
Zineuskadi Elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programari esker, euskaraz helduko da zinema-areto nagusietara.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Richard Claus

