Sinopsia
Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia.
Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.
Gizakiak planeta honetan luzaroan iraun nahi badu, bertan bizi diren biztanleen elikadurari eta jaki hoien ekoizpenari garrantzi berezia eman behar dio. Pelikula honetan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ekoizleek kalitatezko produktuak ingurumenarekin orekan ekoiztea posible dela erakutsiko digute. Ekoizleen lotura bazkari baten bueltan sortuko den ildo nagusiaren baitan garatuko da. Gizartean barneraturik ditugun kontsumo ohituren inguruan hausnartzera eramango gaitu filmak.
Aktoreak: Maria Redondo, Maitena Salinas eta Andoni Aizpuru
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Aloña Jauregi, Ion Fontenla
Gidoilaria: Amaia Aierbe
Ekoizleak: Iban Toledo, Aloña Jauregi