Azala

Bi arnas

Sinopsia

Bi arnas. Ama-alabarenak. Iratxe Sorzabal eta Mari Nieves Diazena.

Biak ala biak arnasik gabe gelditu dira, torturaren itolarria bizitzaren egunerokoan. Bi arnas ikusezin argitan jarriak. Bi itolarri, sufrimendu bikoitza. Amaren ahotik, alabak azalean bizitakoa. 

Zergatik historia hau? Torturak Euskal Herrian eragindako zauria ez da itxi. Azken bost hamarkadetan tortura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka zenbatu daitezke, nahiz eta, bakan batzuk baizik ez diren ofizialki aitortuak izan. Hori gutxi ez eta asko dira torturetan oinarritutako testigantzen ondorioz preso segitzen duten euskal herritarrak. Horregatik, zauria ixten laguntzeko hondar aletxo bat izan daitekeelakoan, garrantzitsua da oso torturaren kontra lehen pertsonan borrokatu duten herritar anonimo horien guztien historiak lau haizeetara zabaltzea; jakina, historia horietako bakoitzak bere berezitasun propioak ditu, errepikaezinak diren ñabardura humanoak.

Zergatik bi arnas? Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Lehenak, bere azalean pairatu du bizitzarekiko behin-behineko etena. Bigarrenak, berriz, bere parte izan zen alabaren gorputzean. Bi arnas ikusezin horiek ikustarazi nahi ditu historia honek, bi itolarri horiek, sufrimendu bikoitz hori. Kasu honetan, amaren ahotik eta bizipenetatik, baina alabak bere azalean sufritutakoa ardatz hartuta, eta ahal den neurrian Iratxeren ahotsa ere entzunaraziz.

Zein da helburua? Gure xede nagusia dokumentala ahalik eta gehien zabaltzea da. Urteetan, euskal herritar askok paiaratu dituzten torturak salatzeaz gain, Iratxek sufritutako guztia ezagutarazi nahiko genuke bereziki. 

Parte-hartzaileak: Iratxe Sorzabal, Mari Nieves Diaz, Nekane Txapartegi, Paco Etxeberria eta Serge Portelli.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Trailerra


Teaserra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jon Mikel Fernandez Elorz

Gidoilaria: Jon Mikel Fernandez Elorz

Musika: Eneritz Furyak