Azala

918 gau

Sinopsia

Arantza Santestebanek grabagailu batean erregistratu du bere ahotsa. Oroitzapenak kontatzen ditu. Lehenengoa: legez kanpo utzitako euskal alderdi politiko independentista bateko kide izateagatik atxilotu zuten eguna, ETAren eta alderdi politiko batzuen artean elkarrizketak irekita zeuden une batean gatazkari amaiera emateko asmoz. 2007ko urriaren 4an izan zen. 918 gau eman zituen kartzelan. Bi urte eta erdi baino gehiago. 

Xehetasunez beteta daude Santestebanek kontatzen dituen oroitzapenak: moketa baten bilbea, izerdia, barre egiteko, barre algara egiteko gogoa. Halako moldez egina dago kontakizuna, non, ikusle gisa, esperientzia hartan lehen pertsonan zaudelako sentsazioa baituzu. Zinemagilearen eszenak, bere ahotsa grabatuz eta bere oroimenaren zatiak kontatuz, hainbat dokumenturekin konbinatzen dira: agindu judiziala, argazkiak, gutunak. Dokumentuak eskaneatu egin dira, haiek ere prozesu batetik pasa beharko balute bezala orainera etortzeko eta gogoratzeko. Santestebanen ahotsak berak laguntzen die artxiboko material horiei, baina bigarren ahots bat dela esan genezake. 

Lehenengoa ez bezalakoa. Grabagailuan erregistratu dena ez bezalakoa. Bigarren ahots horrek beharrezko distantzia ezartzen du. Azkenik, fikziozko eszenak: bi emakume sexua izaten, neska bat diskoteka batean tekno dantzatzen oso argi txikiarekin, beste neska bat basoan paseatzen, eskuetan pausatzen zaizkion txoriei deika. Nor dira emakume horiek? Santestebanen oroitzapenak al dira horiek ere? Izan zituen beste bizitza batzuk ote? Nortasun guztiak, bakar batean konbinatzen direnak? Jokoan jartzen diren gailu zinematografikoek film zatikatu bat osatzen dute, non zuzendariak inoiz egin ez den zerbait lortzen duen: lehen pertsonan izandako esperientziatik heltzen dio euskal gatazkaren gaiari, konplexutasunetik eta zalantzatik azaldua. Eta, azkenean, isiltasuna dator.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Arantza Santesteban

Argazki zuzendaria: Maddi Barber

Posprodukzio soinua: Alazne Ameztoy

Muntaketa: Mariona Sole Altimira

Albisteak

El Diario Vasco 2022-10-01:
Arantza Santestebanen '918 gau' filma hasi da zinema aretoetara iristen - M. Imaz

Berria 2022-09-24:
Kartzelako bizipenen inguruan - Amaia Jimenez Larrea

Zinea.eus 2022-07-02:
Lisboako Cinema Ideal aretoan izango da ikusgai "918 gau" dokumentala - Erredakzioa

Zinea.eus 2022-05-06:
Arantza Santestebanek "918 gau" aurkeztuko du DOK.fest München jaialdian - Erredakzioa

Zinea.eus 2022-04-20:
Uruguai, Alemania eta Errumania, "918 gau" filmaren geltoki berriak - Erredakzioa

Berria 2022-03-22:
"Baleh-baleh" filmak irabazi du Ikuspuntu jaialdiko sari nagusia - Aitor Biain

Berria 2022-03-22:
"Baleh-baleh" filmak irabazi du Ikuspuntu jaialdiko sari nagusia - Aitor Biain

Zinea.eus 2022-03-21:
Emakumeak nagusi, 16. Punto de Vista Jaialdiaren palmaresean - Erredakzioa

Berria 2022-03-16:
"Dimentsio politikoa oso era zurrunean ulertu dugu" - Ane Eslava

Argia 2022-03-13:
"Gutako bakoitzaren intimitatean intimitate komun bat dago" - Kepa Matxain Iztueta

Zinea.eus 2022-01-19:
Sail Ofizialeko filmak iragarri ditu Punto de Vista Jaialdiak - Erredakzioa

Zinea.eus 2021-12-20:
"918 gau" filma saritu dute Novos Cinemas Nazioarteko Jaialdian - Erredakzioa

Zinea.eus 2021-12-17:
Pontevedran lehiatuko da Arantza Santestebanen "918 gau" filma - Erredakzioa

Zinea.eus 2021-12-09:
Turinen gailendu da Arantza Santestebanen "918 gau" filma - Erredakzioa

Eitb.eus 2021-11-09:
"918 gau" saritutako lehen luzearekin Arantza Santesteban Perezek zurruntasun politikoan eragin nahi du - Kristina Zorita

Zinea.eus 2021-11-02:
Arantza Santestebanen "918 gau" filma DOC Lisboa jaialdian nagusi - Erredakzioa

Zinea.eus 2021-11-02:
"918 gau" film luzea Turinen eta Bartzelonan lehiatuko da - Erredakzioa

Zinea.eus 2021-10-19:
"918 gau", DOC Lisboa jaialdiaren nazioarteko lehian - Erredakzioa

Euskalerria Irratia 2021-03-17:
"Joan den mendeko iruditeriekin ezin ditugu egungo desirak piztu" - Juan Kruz Lakasta

Zinea.eus 2020-10-26:
Lanza MAFIZ Saria irabazi du "918 Gau" proiektuak - Erredakzioa

Zinea.eus 2020-08-27:
Donostia Zinemaldiak argitu du 68. edizioko euskal ekoizpenen zerrenda - Erredakzioa

Zinea.eus 2020-08-12:
Arantza Santestebanen "918 Gau", Zinemaldiaren WIP Europa programan - Erredakzioa

Zinea.eus 2018-08-24:
Arantza Santesteban: 'Ikusmira Berriak ekimena aukera bikaina da lanari indarrez ekiteko' - Ander Makazaga

Zinea.eus 2018-05-25:
Arantza Santestebanen "918 gau" lana hautatu dute Ikusmira Berriak programarako - Erredakzioa


Sariak

Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia
Publikoaren Sari Berezia
2022

Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia
Epaimahaiaren Aipamen Berezia (film onenaren kategorian)
2022

DOC Lisboa Dokumentalen Jaialdia
Grande Premio Cidade de Lisboa
2021

Novos Cinemas Pontevedrako Zinema Jaialdia
Latexos saria
2021

39. Torino Film Festival
TFFDOC-Internazionale saileko Sari Nagusia
2021

Abycine Lanza Jaialdia
MAFIZ saria.
2020