Sinopsia
Hamar mendeko historia du Etxauzia jauregiak. Hamaikagarren mendean eraiki zuten, eta mende luzez, Etxauz sendia izan zen jauregiko eta Baigorriko bizkonde. 1832. urtean Etxauz sendiko azken anderea hil zenetik, hamaika aldiz aldatu da jabez jauregia, eta aldatu da jauregia ere. 2014. urtean sortu zuten Etxauzia Nafartarren Etxea baigorriarrek, eta jauregia erosita, barnealdea biziberritzea helburu duen lau ardatzeko egitasmoa ezarri nahi dute bertan: ekonomia, kultura, diaspora eta historia.
Hizkuntza: Euskaraz