Azala

Itsasoan gaittun. Bizkaia, la mar en femenino

Sinopsia

Itsasoan gaittun. Bizkaia, la mar en femenino dokumentalak hitza ematen die Bizkaiko lurralde historikoaren itsasertzari loturik dauden lanpostuak eta lanbideak dituzten emakumeei. Guztira, 18 emakumek beren lanaren bizipenak eta balorazioak kontatzen dituzte, eta nola eragin dien gizonak nagusi diren munduan bizitzeak.

Lanak 42 minutuko iraupena du, eta emakume horien errealitatea eta ekonomiari eta itsasoko eta itsasertzeko lanari loturik dauden lanei egin dizkieten ekarpenak adierazten ditu, bai gaur egungoak eta bai adineko emakumeek ikuspegi historiko handiagoarekin kontatzen dituztenak ere.

Pasioz bizi dute langintza, baina gehienek nabarmendu dute euren lanak ez duela nahikoa errekonozimendu izan eta eurak ere ikusezinak izan direla. Haien testigantzen arabera, amaitzear dira portuetako emakume langileak.


Zuzendaria: Gema Arrugaeta

Gidoia: Gema Arrugaeta

Ekoizpena: Iratxe Martinez Mazaga, Gaittun Elkartea

Koordinazioa: Miren Meabe Carro, Gaittun Elkartea

Edizioa: Eneko Arriazu, Hugo Zuñiga

Soinua: Eneko Arriazu

Soinu-banda: Hugo Zuñiga

Etalonajea: Eneko Arriazu

Grabaketa eta postprodukzioa: Eneko Arriazu, Hugo Zuñiga, Menzu Producciones

Argazki-zuzendaria: Gema Arrugaeta



Hizkuntza: Euskaraz



Teaserra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Gema Arrugaeta