Sinopsia
Urak aske dokumentalak naturarekin dugun harremanari buruz hausnartzen du, eta etorkizunean biodibertsitatea izaten segitzeko zer bide egin behar genukeen irudikatzen lagunduko digu. Bi urtegi handi husteko eta haien presak kentzeko egindako urratsak azalduko dizkigu; Normandian (Frantzia) bata, Euskal Herrian bestea. Vezins etaA rtikutza 800 kilometrok banatzen dituzte. Hango eta hemengo lanak aldi berean egindira, baina ez modu berean. Lehenengoan, hamar urteko prozesu gatazkatsuaren ondoren, Selune ibaia oztopatzen zuen horma kendu dute. Bigarrenean, natura polikipoliki leheneratu da, nahiz eta 42 metro altu den hormak zutik jarraitzen duen. Munduosoko ikertzaileen interesa piztu dute biek ala biek.
'Lua: lurra, ura, airea: herriaren arnasa' liburutik hautatutako testuak:
- BITORIANO GANDIAGA, 'Ura'
- EDORTA JIMENEZ, 'Uraren misterioa'
- TOTI MARTINEZ DE LEZEA, 'Ama lur bizi-iturria'
- ARANTXA URRETABIZKAIA, 'Landareen modura'
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Bego Zubia Gallastegi
Gidoilaria: Bego Zubia Gallastegi
Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon Altuna
Musika: Igor Arroyo
Muntaketa: Mikel Fuentes





