Sinopsia
Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.
33 minututan zehar, Korrikarekin harreman zuzena izan duten pertsonak elkarrizketatu dituzte eta artxiboko irudi ederrei esker, Euskal Herria euskararen alde zeharkatzen duen lasterketaren historia errepasatzen du lanak. Korrikaren 22. edizioa iragartzeko balioko du Uhinak lanak. Izan ere, 2022ko martxoaren 31n hasi eta apirilaren 10era arte Euskal Herria zeharkatuko du lekukoa.
Parte-hartzaileak:Â
Izaskun Igoa Jaimerena, ZIGA
Monica Fernandez Cuesta, CINTRUENIGO
Haira Aizpurua Ibargarai, SARA
Miryam Quintana Urrea, KANPEZU
Itxaso Balza de Vallejo Carbajo, MAEZTU
Joxe Landa Odriozola, ITZIAR
Suhar Anzorandia Peritz, BARAKALDO
Etxahun Anakabe Tapia, BARAKALDO
Marie-Agnes Gorostiague Salaberri, AINHIZE-MONJOLOSE
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Pelikula