Azala

Latsariak (Lavanderas)

Sinopsia

Con Ciencia y Arte elkarteak bultzatutako dokumentalak latsarien lan gogorra gogorarazi nahi du; izan ere, egindako lana ezinbestekoa izan da herritarren eta familien osasuna eta bizi-kalitatea mantentzeko. Hala, hamahiru emakumek beren esperientziak kontatzen dizkigute, eta garbitokiak nolakoak ziren eta non zeuden ere esaten digute. Dokumentalak batez ere Bilboko errealitatea du ardatz, baina Euskal Herriko beste toki batzuetako kontakizunak ere biltzen ditu.

Estibaliz Maguregik, Argenis Mesak, Marta Brancasek eta Irune Lauzirikak film hunkigarri hau proposatzen dute emakume langileei lapurtutako memoria itzultzeko.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Estibaliz Maguregi