Azala

Mendi biluzia

Sinopsia

Alex Txikonek ekoitzi eta zuzendutako lanean, mendizale bizkaitarrak berak kontatzen du nola jo zuen Nanga Parbat gailurra (8.125 m, Karakorum, Asia) 2016ko otsailaren 26an, negu bete-betean artean inork lortu gabeko balentria. Ikus-entzunezko proiektu oso pertsonala, alpinista bizkaitarrak 2020ko konfinamenduan garatu zuena, pandemiak bultzatuta, izenburu bera duen liburu batekin batera. Bertan xehetasun handiagoz aletzen dira neguko espedizio baten esentzia eta gogortasuna, bai eta gailurra egitearen garrantzia ere, baina, batez ere, kanpaleku nagusira iristearen garrantzia; izan ere, berak dioen bezala, "gailurra gainerako taldekideekin batera kanpaleku nagusira itzulita lortzen duzu".


BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan lehiatutako filma.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Alex Txikon

Ekoizleak: Alex Txikon