Sinopsia
Artzain baten jatorritik abiatzen da Bideak. Gazta bat soinean, nafar mendietan barrena korrika erronka batean murgilduko da Aritz Ganboa artzaina, bere arbasoen herriak lortu asmoz: Sakanako Arruazutik Erronkariko Izabaraino. Artzaintza ardatz hartuta, ibilbide horretan zehar hamaika ahotseta lekukotza jasoko ditu, guztiek helburu bera dutelarik: landa eremua etakultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren etalanda eremuaren arteko zubiak eraikiz.
Bada, natura eta landa eremuari gorazarre egitea izan zuen sortze helburua, eta aisia eta kirola izan ditu horretarako tresnak. Bizi duen lurraldeak eskaintzen dituen aukerak ezin hobeak direlako horrelako jardueretarako; azpimarratu nahi du landa eremuan bizi direnek, abeltzain zein nekazariek, ezinbestekoeragina dutela ingurunearen mantentze eta kudeaketa lanetan, baina mendiinguruaren ustiapen ludikoa egiten dutenek ere bere gain hartu beharreko arduradela.
Gazta bat soinean daramala, erronka jarriko dio bere buruari. Bakarrik egiterik izango ez duen bidea: Arruazun Idiazabal J.I. duen gazta bat egin eta mendian zehar korri eginez Izabaraino eramango du bizkarrean, Pirinioak zeharkatuz etapa bakar batean, bertako artzain batek eginiko Erronkariko J.I. duen gazta batekin elkartzeko helburuarekin.
Erronka 2019ko urrian egikarizatu zuen, eta bidean gertatutakoguztiak bildu zituen dokumentalean, Xabier Unanua zuzendariaren eskutik betiere.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiren 14. edizioan lehiatutako filma.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Teaserra



