Sinopsia
Iraganean herrietako bizitzak betetzen zituzten erlojuak geldirik geratu dira. Gaixotasun bat gainditzeko nahia dela eta, Bego eta Xabier erloju monumentalak konpontzen hasten dira. Erloju horiek erlojugintzaren tradizioan aritutako haien senideenak dira. Yeregitarren istorioak kontatu egiten digu industrializazioak nola aldatu zituen pertsonen bizitzak eta bizi-erritmoak. Musikak eta poesiak azpikoz gora jartzen dute sinkronia hori. Eta auzolanean konponduz eta zaharberrituz ahaztutako erritmoak berreskuratzen dira.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Teaserra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Maialen Oleaga, Paula Iglesias, Ana Serna
Gidoilaria: Ana Serna
Ekoizleak: Maialen Oleaga
Musika: Maite Arroitajauregi 'Mursego'
Muntaketa: Paula Iglesias





