Sinopsia
Intsumisioa mugimendu antimilitarista, sozial eta kulturala izan zen; derrigorrezko soldaduska kinka larrian jarri zuen mugimendua, batez ere gazte askok bertara joateari uko egin ziotelako eta mezu antimilitarista zabaltzea lortu zutelako. Gainera, kontzientzia eragozpena zabaltzen lagundu zuen, eta desobedientziaren bideari jarraituz, legeak derrigorrezko soldaduskaren ordezko ezarritako Ordezko Zerbitzu Sozialari boikota egin zion.
Bergarako Objetore Talde Antimilitaristak, BOTAk, gure herritik bertatik eta bertako partaideek Kakitzat koordinadoraren barruan egindako lanaren bidez, garrantzi handia izan zuen desobedientziaren bidez lortutako derrigorrezko soldakuskaren desagerpen horretan.
Filmak gure herrietan bizi izandakoaren berri eman nahi du, mugimendu hartako kide izandako pertsona batzuen bizipenen bidez eta garai hartako irudiak lagunduta.
Azkenean, soldaduska bertan behera laga zuten 2001eko martxoaren 9an.
Parte-hartzaileak: Fernan Albeniz, Miguel Albeniz, Larraitz Altuna,Asier Altuna ‘Kixi’, Izarra Arriaran, Roberto Etxaniz ‘Rufi’, Pili Garcia,Oihana Gardoki, Asis Iriondo, Jesus Kalboetxeaga, Mikel Kastelo, Joxe Lazkano,Joseba Moñux ‘Sebon, Andoni Olabarria, Markos Perez eta Uxue Zabaleta.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Aitor Alberdi, Jesus Kalboetxeaga, Jone Albeniz
Argazki zuzendaria: Ion Andueza