Sinopsia
Cristina Iglesias eskultoreak seguruenik orain arte egin dituen obretatik garrantzitsuena sortu du, Hondalea. Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egindako esku-hartzea. Uhartearen izaera basatian eta euskal kostaldearen geologia nabarmenean inspiratuta, Cristina Iglesiasen eskulturak itsasargiaren barnealdea eraldatzen du: zehazki, artistak zaharberritu eta gune eskultoriko bertikal zorabiagarri bihurtu du. Estratu geologiko urtuek eta olatuen eta itsasaldien erritmoan doan urak bisitaria erakarri eta esperientzia sakona ekarriko diote. Film honek obra eraikitzeko prozesua kontatzen digu.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Asier Altuna
Ekoizleak: Marian Fernandez Pascal
Argazki zuzendaria: Javi Agirre Erauso
Posprodukzio soinua: Alazne Ameztoy
Musika: Aitor Etxebarria
Muntaketa: Laurent Dufreche

