Azala

Bolante baten historia

Sinopsia

Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan. 


80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen Jose Miguel Etxeberria Alvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desberdin eta axolagabekeri judizialaren artean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. 


Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko Etxeberria protagonista da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Teaserra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Iñaki Alforja

Ekoizleak: Iban Toledo

Musika: Pello Ramirez

Muntaketa: Iban Toledo