Azala

Altsasu (Gau Hura)

Sinopsia

2016ko urriaren 15eko zorigaiztoko gauean Altsasuko taberna batean jazotako liskarrak zortzi gazteren atxiloketa eta gizarte oso baten altxamendua eragin zituen. Gertaeren berri jakindakoan, Marc Parramon dokumentalgileak eta Amets Arzallus kazetari eta bertsolariak Altsasura joan eta behaketa-ikerketa abiatzea erabaki zuten, ikuspegi intimo eta poetiko batetik, espetxeratzeak eta epaiketak hartu dituen hiru urteetan, hainbat protagonistaren egunerokoa jarraitzeko.

Zuzendarien hitzetan, Altsasuko kasua bizilagunen arteko gatazkatik harago doa, eta gure gizarteak hainbat hamarkadatan jasandako indarkeriaren zauriak sendatzeko zailtasunen isla da. Gizabanako guztioi eragiten diguten alderdiak ditu, hala nola, terrorismo kontzeptuaren erabilera zabalegia, gobernuaren autoritarismoaren hazkundea, poliziaren eta botere judizialaren arteko harremana…

Altsasutik hasi, Minneapolisetik igaro eta Istanbuleraino, bada mundu osoa inguratzen duen auzi bat: gorputz armatuen aurreko herritarren babesgabetasuna.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Amets Arzallus, , Marc Parramon

Musika: Maite Arroitajauregi 'Mursego'